Artista gazteek euren lanak partekatuko dituzte Bilborocken

Artista gazteek euren lanak partekatuko dituzte Bilborocken Euren lanak ezagutarazteaz gain, hainbat musika, dantza eta literatura emanaldi egingo dituzte igandean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/artista-gazteek-euren-lanak-partekatuko-dituzte-bilborocken/@@download/image/imaginautak luze.jpg
2021/12/17

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Euren lanak ezagutarazteaz gain, hainbat musika, dantza eta literatura emanaldi egingo dituzte igandean.
Artista gazteek euren lanak partekatuko dituzte Bilborocken

Datorren igandean, abenduaren 19an, Bilborock aretoa artista gazteen gune bihurtuko da. Artista horiek beren sorkuntzak eta lanak partekatuko dituzte, eta elkarrekin sortuko dute zenbait arte-diziplina oinarri hartuta, besteak beste musika, pintura, poesia eta antzerkia. 

Goizean, 12:00etatik 14:00ak arte, pertsona talde txikientzako emanaldiak antolatuko dira Lab aretoan, arte plastikoen arloko hainbat proposamen ezagutzeko. Honako hauek hartuko dute parte:

  • Sara Villa. Teknika digitaleko ilustratzailea, haurrentzako ipuinetan espezializatua.
  • Lorena Montero. Artista bisuala, “liburuak tolesteko artea” lantzen duena.
  • Itziar Larrazabal. Pintorea da, eta hainbat diziplina jorratzen ditu: olio-pintura, tinta-marrazkia, akuarela...
  • Amaia Barrena. Eduki poetikoa duten pieza plastikoen idazlea eta egilea.
  • Unai Alvarez. Artista bisuala, collage analogiko eta "lotsagabeetan" aditua.

Aldi berean, erabilera askotarako gelan, Simon Carranza musikariaren kontzertua izango da, eta, ondoren, lana eta artista bereizi ote daitekeen eztabaidatuko dute mahai-inguruan. Jarraian, 13:30etik aurrera, Esther Pinheiro dantzariak twerk brasildarraren emanaldia egingo du.

Arratsaldean, 18:00etatik 20:30era, erabilera askotarako aretoan, hainbat musika-emanaldi izango dira: Vientos del Norte eta Iris Penche, arte eszenikoak Kreatiba Teatro eskolaren eskutik, swing dance Litlle Harlem Bilbaorekin, poesia musikatua Amaia Barrena eta Ane Andikoetxearekin, eta Aurora Garguren Agua liburuaren aurkezpena.