Artista andana

Artista andana https://www.gaztezulo.eus/albisteak/artista-andana/@@download/image/the_monuments_m_1357906725.jpg
2013/01/04
berria
George Clooneyk The Monuments Men izeneko filmaren errodajea hasi berri du hilabete honetan Europako hainbat herrialdetan.

II. Mundu Gerraren ostean, naziek lapurtutako artelanak berreskuratzeko hainbat arte aditu britainiar eta estatubatuarrek burututako misioaren berri emango du filmak. Adi aktore taldeari: Clooney bera, Matt Damon, Cate Blanchett, Bill Murray, Jean Dujardin, Daniel Craig, John Goodman...