Artisauen Festa

Jaietan maiz ikusten ditugu saltokitxoa ipintzen duten artisauak, nork berea saldu guran. Jaiaren lekukoak dira, baina ez dute bertan parte hartzeko aukera handiegirik. Artisauaren lana, asko ala gutxi saldu, bere lekuan egotea izaten da beti.
Arantxa Paskual, 35 urteko errenteriarra, "ikastaroak ematetik, eta horrelakoetatik" bizi izan zen Arte Ederrak ikasketak amaitu eta gero, harik eta, orain hiru urte, artisau izatea erabaki zuen arte. "Bizimodua ateratzeko era bat izan zitekeela pentsatu nuen. Orain denda daukat, eta paperez egindako gauzak saltzen ditut, batez ere: koadernoak, albumak Zaila da aurrera egitea, ez dago lan handirik, baina bizitzeko adina ateratzen da, doi-doi bada ere". Egun, gero eta artisau gehiago dagoela uste du Arantxak; gazte asko tartean. "Nik, behintzat asko ikusten ditut azoketan. Zergatik? Ez dakit, bizimodua ateratzeko era bat da, eta sormen pixka bat daukanarentzat ".
Jaietan jairik ez
Denda dauka Arantxa Paskualek, baina dendako etekinekin bizitza ezinezkoa litzateke berarentzat, artisau gehienak bezala, noizean behin jai eta azoketara joango ez balitz. Lan handia izaten dute halakoetan, baina merezi du Paskualen ustez, ohi baino gehiago saltzen dutelako, jende gehienak begiratu besterik egiten ez duen arren. "Gainera, azoketan dietak eta bestelako laguntza txikiak ematen dituzte", adierazi digu Paskualek.
Azokak egun osokoak direnean, artisauaren lanaldia luze samarra izaten da. Hamabi ordu edo gehiagokoa. Goiz altxatu, dena garaiz prestatzeko, eta berandu amaitu. Hori da artisauaren patua. "Donostiako Aste Nagusian, hiru eguneko azoka izaten da, eta egun bakoitza horrelakoxea da", dio Paskualek. Ulertzekoa denez, lana amaitu orduko ez zaio festarako gogo handirik geratzen. "Eta batzutan inbidia ematen du giroak, e? Gustura jarriko nintzateke beste aldean, baina berehala etortzen zait kontrako pentsamendua, alegia, hurrengo egunean ere azokan egon beharko dudala, eta hobe dela pixka bat zaintzea".
Ez da ordu kopurua bakarrik, estresa ere bada "Jende aurrean egotea egun osoan, saltzeko material nahikoa izango ez duzun zalantza, hurrengo egunerako prestatu behar diren gauzez gogoratzea ". Eta hori guztia, saltokian bera bakarrik egonda. "Bazkaltzeko-eta? Alboko saltokikoari neurea zaintzeko esanez-eta ibili behar. Moldatu egiten gara gure artean". Artisauak eguerdiz ere ezin du itxi, balizko eroslerik galdu nahi ez badu. Beraz, ez da gauza bera: festetako artisautza hala artisauen festa. Hurrengoan ikusten dituzunean, gogoan izan.