Artilezko gizona

Bakardadea ze gogorra den batzuentzat... Galde diezaiotela Noortje Keijzer izeneko holandarrari! Ohean, sofan telebista aurrean, sukaldean otorduetan... gizon bat behar zuen alboan, eta bat, bere-berea, jostea erabaki zuen. Hala sortu zuen, nahi gabe, artilezko lehenengo gizona. Betiko plastikozko panpin puzgarriak baino beroagoa da eta, garbigailuan sartuz gero, poltsikokoa bihur daiteke!