Artikoko erabateko desizoztea 2030. urtetik aurrera gertatuko da
Satelite behaketak oinarri dituen ikerketa berria Nature Communications aldizkarian argitaratu da eta baieztatzen du Artikoaren erabateko desizoztea 2030-2050 hamarkaden artean jazoko dela.
Aurreikusita zegoena baino askoz ere lehenago geratu liteke Artikoa izotzik gabe. Urtero, 2030. urtetik aurrera, iraila bakoitzean, guztiz desizoztuko litzateke Ipar Poloa.
Zoritxarrez, albiste txarrak ez dira hemen amaitzen. 2100. urtean ez badira berotegi efektua eragiten duten gasak murrizten, Artikoaren erabateko desizoztea errealitate bat izango da urtero sei hilabete luzeetan zehar. NASAk informatu duenez, Artikoko itsas izotza %12,6 murriztu da azken 80 urteetan.
Zientzialariek, orain datu zehatzagoak dakartzate: Iraila bakoitzean, 2030. urtetik aurrera, Artikoa erabat desizoztuko da nahiz eta munduko gobernu guztiek modu esanguratsuan murriztu igorpenak.
Ikerketa berri honen arabera, aurretik burututako ikerketek Artikoaren desizoztean eragina duten joerak gutxietsi dituzte. Esan beharrik ez dago, Artikoaren desizozteak munduko kliman ondorio larriak eragin litzakeela.

