Arteshop Bilbao ekimenak hirugarren edizioa izango du ekainean

Bilboko Udalak herriko saltoki txikien aldeko apustua egiten du, eta horretarako ArteShop izeneko egitasmoa jarri zuen abian orain hiru urte. Aurtengo edizioan, Arte Ederretako Fakultateko ikasleen lanak hiriko erakusleihoetan jarriko dituzte ikusgai ekainaren 14tik 28ra.
Arte Ederren Fakultateak, Bilboko Udaleko Ekonomia eta Ogasun Sailak, eta Bilbao Arte Fundazioak elkarlanean Arteshop Bilbao ekimena antolatuko dute beste urte batez. 2011n egin zuten lehena, herriko saltoki txikiei bultzada eman eta erosleak erakartzeko asmoz, eta pixkanaka, ospea eta arrakasta lortu duela ikusirik, hirugarren edizioa egingo dute ekainaren 18tik 24ra bitarte.
Arte Ederren Fakultateko 75 ikaslek hartuko dute parte, iaz baino 30 gehiagok, eta espresuki egitasmorako egindako lanak aurkeztuko dituzte. Hiriko 75 saltokitan jarriko dira ikusgai, eta bi astez bertan egon ostean, epaimahai batek hiru lanik txukunenak zeintzuk diren ebatziko du. Lehenak 1.200 euroko saria jasoko du, 900 euro bigarrenak, eta hirugarrenak 600 euro.
Askoz gehiago
Baina epaimahaiak emandako saritik haratago, hiriko saltoki guneak apaintzea eta herritarren erosketa jarduerak berezi egitea da ikasleen helburua, eta beren lana orientatzeko Bilbao Arte fundazioko artisten laguntza izango dute.
Egitasmoan parte hartu nahi duten ikasle eta saltokiek apirilaren 12ra bitarteko epea dute izena emateko. Horretarako bi bide dituzte: email bat bidali comercio@bilbaoekintza.bilbao.net helbidera, edota dokumentazioa zuzenean entregatu Bilbao Ekintzaren baitako Merkataritza Gunean. Lehenbailehen egitea komeni da, saltokien aukeraketa eskaera ordenaren araberakoa izango baita.
Gainera, Bilbao Ekintzak Fundazioak 200 euroko laguntza emango die artista gazteei beren lanaren gastuak estaltzeko.