Artes

Artes https://www.gaztezulo.eus/albisteak/artes/@@download/image/Txemak_Artes.jpg
2012/12/07
kritika
Testua: Iñigo Etxarri
Txemak
135.zenbakia
Talde honek transmititu nahi duena definitzeko egokiena, beraien esanetan: "Ronostiako Groseko fabeletako analkore autentikua”. Zergatik? Zerratek eta Danelek abestutako hitzen erraietan aurki genezake arrazoia. Nola? Joshka, Txusta eta Kaxiren ezker-eskuineko jokoarekin, nola ez. Txusta Recordsen A eta B studioetan eta Kortxoenea Gaztetxean grabatu dute Txusta taldekidearen beraren eskutik, eta Mursegoren kolaborazioa izan dute. Kontzertuak asko ez diren arren, aspaldiko partez gehien harritu nauen taldea da. Iaz Performanze lana aurkeztu ondoren, Artes-ekin datoz orain, Mas es mejor, En Eibar tienen Corte Ingles, Zakatun edota Pito Anillado bezalako abesti exotikoekin.