Artekaria, Euskal Herriko artearen inguruko ataria, sortu dute

Artekaria, Euskal Herriko artearen inguruko ataria, sortu dute Euskal Herriko artistei eta euren lanari ikusgarritasuna emateko jaio da webgunea. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/artekaria-euskal-herriko-arte-garaikidearen-inguruko-ataria-sortu-dute/@@download/image/artekaria.png
2023/02/02

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Euskal Herriko artistei eta euren lanari ikusgarritasuna emateko jaio da webgunea.
Artekaria, Euskal Herriko artearen inguruko ataria, sortu dute

Zapart euskal artisten sareak sortu du ataria, "gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahian". Izan ere, hainbat museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizional eta artistenak izaki, aldi berean programazio eta artisten lan ugari izaten dira ikusgai. Atari honek horien inguruko informazioa biltzen du gune berean. 

Erakusketen inguruko informazioaz gain, deialdien berri ere ematen dute webgunean. Bestetik, jarduerak eta prentsako artikuluak ere jaso dituzte atarian, eta baita profesionalen txokoa ere. 

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.