Arteen Asteburua, Bilbon

Bilbo hiria artearen eta kulturaren erreferente bilakatzeko asmoz, Bilbao Art District ekimena abiatuko dute gaur Bizkaiko hiriburuan, eta beronen baitan Arteen Asteburua egingo dute maiatzaren 3an eta 4an, alegia, gaur eta bihar. Hiriko galeria, museo eta erakusketa gelek bat egingo dute, eta ordutegi zabalagoaz gain hainbat ekitaldi ere aurkeztuko dituzte.
Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta hainbat arte galeriaren ekimenez, hala nola, Guggenheim Museoa, Arte Ederren Museoa, Rekalde Aretoa, Itsas Museoa eta zabalgune inguruko saltokiak, sortu da Bilbao Art District. Azken hamarkadetan Bilbok jasan duen eraldaketa arkitektoniko jasangarria aitzakia harturik, arte adierazpen ororen elkargune bilakatu nahi du Bizkaiko hiriburuak, eta horretarako Arteen Asteburua egingo dute gaur eta bihar, maiatzaren 3 eta 4an, museo, arte galeria eta baita kaleetan ere.
Zabalgunearen izaera artistikoa bultzatu eta nazioarteko zirkuitu artistikoen baitan Bilbori leku egonkorra emateko helburuz egingo dute lehen edizioa, eta nola ez, hiriaren ekonomia indartu eta eskaintza artistikoa zabaltzea ere bilatzen dute antolatzaileek.
Honenbestez, hiriko areto nagusienek ordutegiak luzatuko dituzte, eta kasu askotan, sarrera ere doakoa izango da. Baita dekorazio, diseinu eta antigoaleko produktuak saltzen dituzten dendek ere hartuko dute parte ekimenean.
Jarduerak
Baina asteburuko ekitaldi nagusiak hiriko kale eta plazetan eskainiko dituzte, adin guztietako ikus-entzuleei zuzendutako jarduera artistikoak. Besteak beste, Albiako Lorategietan haurrentzako tailerrak eta margolanen erakusketa jarriko dituzte, eta Izazoki dorreen azpiko zabalgunean break dance eta perkusioa erakustaldiak, metalezko instrumentuen kontzertuak eta Organik dantza taldearen emanaldia eskainiko dituzte.
Egitarau osoaren berri jakin nahi izanez gero, baina, sartu hemen, eta gozatu Arteen Asteburuaz.