Artedrama teatroak "Atzerrian lurra garratz" aurkeztuko du

Artedrama teatroak "Atzerrian lurra garratz" aurkeztuko du Bi urte luzez ezkutuan egindako lan mardularen ostean, badator estreinaldia. Otsailaren 5ean Luhuson aurkeztu behar zuten arren, COVID-19a dela eta, otsailaren 12a izango da eguna. Lekua: Oñatiko Santa Ana Antzokia. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/artedrama-teatroak-atzerrian-lurra-garratz-aurkeztuko-du/@@download/image/91b247db-2b62-4ded-b7e7-c7c01146f648.jpg
2021/02/03

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Bi urte luzez ezkutuan egindako lan mardularen ostean, badator estreinaldia. Otsailaren 5ean Luhuson aurkeztu behar zuten arren, COVID-19a dela eta, otsailaren 12a izango da eguna. Lekua: Oñatiko Santa Ana Antzokia.
Artedrama teatroak "Atzerrian lurra garratz" aurkeztuko du

"Aurora Morari izerdi eta neke asko kostatu zaio hona heltzea. Izan ere, Aurora ez da euskal herritarra, ezta europarra ere. Berak bakarrik daki zenbat mespretxu jasan dituen. Zenbat kostatu zaion harrizko lur honetan sustraitzea. Baina Hermann Hessek zioen bezala: "biguna, gogorra baino ahaltsuagoa da. Ura haitza baino gogorragoa. Maitasuna, indarkeria baino indartsuagoa". 

Bere ama-lur Kolonbiari buruzko esposaketa bat aurkeztuko digu munduaren beste aldean. Duela bostehun urte hara joan zirenei Kolonbia zer zen, zer den eta zer izan nahi duen azalduko die amona Nayelik erakutsitako hitzekin". 

Testua Ander Lipus, Amancay Gaztañaga eta Laura Penagos-ek osatu dute eta idazketan laguntzaile Miren Amuriza izan dute. Zuzendaritza lanetan Amancay Gaztañaga aritu da. Aktore lanetan berriz Ander Lipus eta Laura Penagos. Musika Ibon Rg-ren eskutik. 

Oñatiren ostean, herriz herri erakutsiko dute egindako lana:
OTSAILAK 12 OÑATI (19:00, Santa Ana Antzokia)
OTSAILAK 19 ANDOAIN (19:00, Bastero Kulturgunea)
OTSAILAK 20 MARKINA-XEMEIN (19:00, Frontoia)
OTSAILAK 21 ERRENTERIA (19:00, Niessen)
OTSAILAK 26 DONOSTIA (19:00, Gazteszena)
OTSAILAK 27 DONOSTIA (19:00, Gazteszena)
OTSAILAK 28 DONOSTIA (19:00, Gazteszena)
MARTXOAK 2 BILBO 
MARTXOAK 3 BILBO 
MARTXOAK 5 ZUMAIA
MARTXOAK 6 GERNIKA-LUMO 
MARTXOAK 7 ARRASATE
MARTXOAK 9 EIBAR
MARTXOAK 12 BERMEO
MARTXOAK 13 BERRIZ
MARTXOAK 14 DURANGO
MARTXOAK 19 ZARAUTZ
MARTXOAK 23 HERNANI
MARTXOAK 26 ELORRIO 
MARTXOAK 27 BARAKALDO 
APIRILAK 10 AULESTI
APIRILAK 16 ZORNOTZA 
APIRILAK 23 SOPELA
APIRILAK 25 VILLABONA
MAIATZAK 2 LEZO
MAIATZAK 5 IRUÑEA
MAIATZAK 7 TOLOSA
MAIATZAK 16 PASAIA
MAIATZAK 23 ERANDIO
EKAINAK 6 HONDARRIBIA