ARTEA KALEAN, ARTEA DENON ESKURA
Hala behar lukeela uste dugu askok, arteak denon eskubidea behar lukeela eta horixe bera uste du Julio Anaya Cabanding margolariak. Horrela, museotan aurkitu daitezkeen zenbait koadro hormetan margotu ditu kaleak bere galeria partikular bihurtuz.

Etxe abandonatuak, arinki suntsitutako murruak, kale gris eta tristeak. Horiek dira Julio Anaya Cabading artistak bere artea erakusteko aukeratzen dituen lekuak.
Museoetan aurkitu daitezkeen margo famatuak birsortzen ditu jendeak gehien bisitatzen duen museora eramanez: kalera. Madrilen burutzen ditu bere obrarik gehienak pinturari beste esanahi berri bat emanez eta margolan horiek lekuaren zati bilakatuz. Alta, kasu honetan hitzak baino esanguratsuagoak direnez irudiak, hementxe artistaren lanetako batzuk, zer iruditzen ekimen hau?