Artea, kakaztuta

Artea, kakaztuta https://www.gaztezulo.eus/albisteak/artea-kakaztuta/@@download/image/7p5-2.jpg
2012/12/13
berria
Artistak mota guztietako euskarriak erabiltzen ari dira azken urteotan artelanak egiteko. Batzuentzat ulergaitza da egungo artea eta "kakazaharra" dela dioenik ere ez da falta. Zer esango lukete artelan bat kakaz egin dela jakingo balute? Bai, halaxe da. Piero Manzonik, 1963an hildako artista italiarrak, bere kaka mokordoz betetako ehun lata egin zituen. Are gehiago, duela zenbait urte lata hauetako bat enkantean eskaini zen Londresko Sotheby's etxe ospetsuan. Ba al dakizue zenbatean erosi zuten artelan bitxia? 26.500 eurotan (4,4 milioi pezeta edo 176.000 libera).