Artea eta solasaldia jaimaren babespean

Hondarartean aldi baterako erakusketa ostiral honetan, apirilak 8, abian izangoda Donostiako San Telmo Museoan. Museoko patioan Federico Guzmán Sevillako artistaksortutako Tuiza jaima jarriko da, batasuna, elkartasuna eta enpatia irudikatukoduena. Jaima hau egiteko Saharako emakumeen mehlfak (soineko tradizionala)erabili dira, Bojadorko kanpalekuetan tintatutakoak.
Tuizak hassaniaz (Magreb ipar-ekialdeko arabiarraren aldaera)"talde-lan solidarioa" esan nahi du eta batzeari, parte hartzeari etadenen artean zerbait eraikitzeari egiten dio erreferentzia.
Horren bidez Sahararekin, eta bertako jendearekin eta kulturarekin duenharreman estua, eta bizitako esperientzia helarazi nahi ditu Federico Guzmanek.Izan ere, artearen eta kultura-identitatearen arteko harremanen aukeraplastikoak landu zituen zazpi urtez.
Hondarartean proiektuak pedagogia eta eztabaida-gunea izango da, eta bertanlanduko diren gaien artean, giza eskubideak, emakumea bakearen eraikuntzan,kolonialismoa eta nazioarteko lankidetza aipa daitezke.
Uztailak3 bitartean jaimaren gerizpean antolatuko diren ekitaldien artean honakoak diraazpimarragarrienak: feminismoaren inguruko solasaldiak, Garapenerako Helburuakaztertzeko mahai-ingurua, Saharan egindako edo saharar herriari buruzko filmenemanaldia eta arte-tailerrak.
Halaber,Guzmanek jaimarako gonbita luzatzen digu; atseden hartzeko, geratzeko,baso bat te hartzeko eta programa eta agendei lotu gabeko elkarrizketa bathasteko.