Artea eta feminismoaren inguruko erakusketa Gasteizen

Artea eta feminismoaren inguruko erakusketa Gasteizen https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/06/15
berria
Artea eta feminismoaren inguruko erakusketa Gasteizen
Monterhermoso kulturguneko 'Erreferentziak IV' erakusketa zikloaren barruan, Maite Garbayoren 'Arte Garaikidea eta Feminismoak' ikastora ikusgai dago irailaren 4a arte.

Gasteizko Montehermoso kulturgunean ikusgai dago artea eta feminismoaren inguruko erakusketa. Irailaren 4a arte, 2. solairuko klaustroan Maire Garayo arte kritikari eta ikerlariaren Arte Garaikidea eta Feminismoak ikastaroko fruituak ikus daitezke.

Feminismoaren teoria nagusiek artearen munduan izandako eragina da edizio berriaren haria. Mendebaldeko artean eta ikonografian emakumeak izan duen irudikapenaren kritika gisa hasi zen, hirurogeita hamarreko hamarkadako emakumeen mugimenduarekin batera; artearen teoria feminista deitutako mugimendu horretan hanibat proposamen artistiko zabaldu ziren.

Liburu, aldizkar, katalogo eta artikuluz osatutako erakusketak artearen teoria feministaren une garrantziitsuenak ezagutzeko aukera eskaintzen du.

Gainera, ekoizpen artistikoa eta artearen teoria feminista ikastaroa irekita dago uztailaren 2a arte. Informazio gehiago Motehermoso kulturgunearen webgunean.