Artea, antzerkia, teknologia berriak

Artea, antzerkia, teknologia berriak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/artea-antzerkia-teknologia-berriak/@@download/image/20115155551sistematurgia1.jpg
2012/12/13
berria
Artelekun Sistematurgia tailerra eskainiko da maiatzaren 16tik 20ra. Performance interaktiboen munduan murgildu eta proiektu berritzaile baten parte izateko aukera eskainiko da bertan.

Marcel-Lí Antúnez Roca kataluniarra da tailerraren buru. La Fura del Baus famatuaren sortzaileetarikoa eta performancearen munduan teknologia berriak txertatzen esperientzia sakona duen artista eta aktorea. Arte eszenikoekin loturiko proiektu interaktiboak sortzeko moduak ikasi eta horien inguruan hausnarketa egitea da helburua, arteak, antzerkiak eta teknologia berriek bat egiten duten eremu hibrido horretan osteratxo bat egitea.

Astelehenean izango da lehen saioa 12:00etatik 14:00etara, Artelekun. Eta gero, alor teknologiko nahiz artistikotik datozen hainbat lagunen eskutik tailer ezberdinak eskainiko dira aste guztian zehar: elektronika, informatika, soinuaren ingeniaritza, dantza, antzerkia, arte ederrak... 

Behin tailerra amaitutakoan diziplina arteko lantalde bat sortzea da Marcellí Antunezen asmoa. Datozen hilabeteetan performance interaktibo berri bat abiarazi nahi da lantalde honekin. Sistematurgia izango da proiektu honen oinarria; sistema konputazionalen dramaturgia.