Artea ala zaborra

Frankfurt hiriko kale garbitzaileek zabortzat hartu zuten Michael Beutler artistaren eskultura bat, eta azkar asko, erraustegira eraman zuten. Frankfurtarrak ohituta daude, hiriko kaleetan, zabortzat har daitezkeen arte obrak ikusten. Michael Beutleren eskulturaren kasuan, Frankfurteko osasun arduradunak berak agindu zuen zaborra kaletik kentzea, eraikuntza materialak biltzeko plastikoak zirelakoan.