'Arte tradizionalaren eta digitalaren arteko elkarrizketa' erakusketa ostiralera arte bisita daiteke Donostian

'Arte tradizionalaren eta digitalaren arteko elkarrizketa' erakusketa ostiralera arte bisita daiteke Donostian Silvia Sanchez artistak gizakiaren sentimenduari eta psikologiari buruzko narrazioa eta azterketa egiten du bere lanean, emakumearen ikuspegitik. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/arte-tradizionalaren-eta-digitalaren-arteko-elkarrizketa-erakusketa-ostiralera-arte-bisita-daiteke-donostian/@@download/image/mujer buzo.jpg
2023/08/22
Silvia Sanchez artistak gizakiaren sentimenduari eta psikologiari buruzko narrazioa eta azterketa egiten du bere lanean, emakumearen ikuspegitik.
'Arte tradizionalaren eta digitalaren arteko elkarrizketa' erakusketa ostiralera arte bisita daiteke Donostian

Okendo Kultur Etxeko aretoak arte digitala eta tradizionala uztartzen dituen erakusketa bikoitza du zabalik eta, bertan, Silvia Sanchez artistaren lan fisikoak eta lan horien animazioak ikus daitezke, errealitate birtualeko betaurrekoen bidez. 

Zazpi dira errealitate birtualean islatutako jatorrizko koadroak. Gainera, pieza horietako batean inspiratutako eskultura berri bat ere bada. Bi hizkuntzatan goza daiteke esperientzia, euskaraz eta gaztelaniaz.

Silvia Sánchezek (Bilbao, 1970) zuzenbidearen mundua utzi eta profesionalki arteari ekitea erabaki zuen, duela hamabost urte baino gehiago. Espainian, Portugalen, Suitzan, Mexikon eta Arabiar Emirerrietan bizi izan da, eta leku horietan guztietan erakusten du bere obra.

Bidean aurkitu zituen kultura eta pertsona horien guztien ikusle anonimoaren rola hartzea erabaki zuen; besteen emozioak eta bereak ezagutzea, eta emozio unibertsaletan bateratzea, gida gisa balio dion kontsigna bat aplikatuz: behatzea, ezagutzea eta ez ezagutzea, epaitu gabe.

Emakumearen munduaren azterketa psikologikoa egiten du, indibiduala eta pertsonala, helmuga kolektibo eta plural batera iristeko. "Bide horretan, bere hauskortasunetatik bere gotorlekuetarainoko bilakaera nabarmentzen da. Hauskortasunak eta indarguneak elkarrekin bizitzea, aurrera egingo duten hainbat aukera emanez. Bere margolan bakoitzean etengabe agertzen den emakume hori bere buruaren irudikapen bat da, emozio eta bizipen horiek islatzen dituena", azaldu dute antolatzaileek.

Gizakiaren sentimenduari eta psikologiari buruzko narrazioa eta azterketa egiten du, emakumearen ikuspegitik. Sanchezentzat artea artxibo bat da gizaki guztien kontakizun emozionalak, gizon zein emakume, horietako bakar bat ere alde batera utzi gabe.

Erakusketa ostiralera arte, hilak 25, izango da zabalik, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.