Arte proposamen berritzaileenak ikusteko aukera izango da gaurtik aurrera Bilbon

Arte proposamen berritzaileenak ikusteko aukera izango da gaurtik aurrera Bilbon Dantza garaikidea, musika, dramaturgia, kontzertu performanceak eta bideo-dantza izango dira, besteak beste. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/arte-proposamen-berritzaileenak-ikusteko-aukera-izango-da-gaurtik-aurrera-bilbon/@@download/image/Gheada-2048x1365.jpg
2022/04/01

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Dantza garaikidea, musika, dramaturgia, kontzertu performanceak eta bideo-dantza izango dira, besteak beste.
Arte proposamen berritzaileenak ikusteko aukera izango da gaurtik aurrera Bilbon

Bilboko Udalak gaur jarriko du abian BLV – ART jaialdiaren XVI. edizioa, Bilbo Zaharreko hainbat espaziotan sorkuntza artistikoko formatu berriak erakusteko hilaren 10era bitarte. Diziplina guztietako arte-proposamen berritzaile onenak eskainiko dituztela iragarri du udalak. 2007an martxan jarritako ekimen honen bidez auzoari balioa eman nahi zaio, eta Bilboko gainerako auzokidekiko komunikazioa sustatu nahi da kulturaren bidez.

Euskal Herriko konpainiek hartuko dute parte jaialdian eta dantza garaikide, performancea, musika eta dramaturgia lanek osatuko dute egitaraua. Horiez gain, kontzertu-performanceak, musika esperimentala edo bideo-dantza ere izango dira.

Estreinaldiak izango direla nabarmendu dute antolatzaileek: Input konpainiaren Play, DOOD Colectivoren Within, Gheadaren El mejor de los mundos, eta Quemar las Naves konpainiaren Éramos unos niños que escuchaban música en su cuarto.

Beste ikuskizunen artean izango dira honako hauek ere: Formol Laborategiaren Album antzezlana, Mamiak kolektiboaren Ogiak hizketan baleki kazetaritza lan performatiboa, eta Oihana Vesgaren Altzoan altzoan esaten dit/Bragas y Celine dantza performancea. 

Jarduera guztiak, Bilborock-ekoak izan ezik, doakoak izango dira lekuak bete arte. Bilborock-eko sarrerak esteka honetan eta emanaldia hasi baino orduerdi lehenago lehiatilan egongo dira salgai bost euroren truke. Bilbao Arten izango den Within ikuskizunaren emanaldietarako gonbidapena, berriz, hemen. Egitarau osoa hemen dago kontsultagai.