Arte garaikideko lau sorkuntza-proiektu laguntzeko deialdia jarri du martxan Montehermoso Kulturuneak

Arte garaikideko lau sorkuntza-proiektu laguntzeko deialdia jarri du martxan Montehermoso Kulturuneak Banakako zein taldekako lanak aurkezteko aukera izango da maiatzaren 4ra bitarte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/arte-garaikideko-lau-sorkuntza-proiektu-laguntzeko-deialdia-jarri-du-martxan-montehermoso-kulturuneak/@@download/image/Pantaila-argazkia 2022-03-11 114929.png
2022/03/11

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Banakako zein taldekako lanak aurkezteko aukera izango da maiatzaren 4ra bitarte.
Arte garaikideko lau sorkuntza-proiektu laguntzeko deialdia jarri du martxan Montehermoso Kulturuneak

Gasteizko Montehermoso kulturuneak proiektu artistikoen deialdian parte hartzeko epea ireki du. Arte garaikideko lau sorkuntza-proiektu aukeratzen dituzte gehienez. Ekimen honen helburua tokiko artisten arte garaikideko lau sorkuntza-proiektu lantzen, zabaltzen eta erakusten laguntzea da. Deialdiaren bitartez aurreprodukzioan edo produkzio prozesuan dauden proiektuak aukeratzen dira, eta horiek Montehermoson aurkezten dira bertako urteko programazioaren barruan.

Banakako lanak nahiz talde-lanak aurkezteko aukera eman nahi zaie artistei, tokikoei batez ere, arte eta kultura garaikidea sustatzen duten ekintzen bitartez, eta horiek herritarrengana hurbiltzea dute xede. Aurkeztutako proiektuek argitaratu gabeak izan beharko dute. 

Aukeratuko den proiektuetako bakoitzerako gehienez 6.000 euro emango dira. Zuzkidura horren barruan sartuko dira ordainsariak, komisarioaren testuak (halakorik balego), baita proiektua ekoitzi, garraiatu eta gauzatzetik eta Montehermoso kulturunean erakusgai jarri eta zabalkundea ematetik sortzen diren gastuak ere.

Proiektuak aurkezteko epea 2022ko maiatzaren 4an amaituko da eta eskabidea bete beharko da.  Izapideak online egin daitezke Gasteizko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez edo aurrez aurre Udaleko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan. Hautatutako proiektuak 2023an aurkeztuko dira jendaurrean, Montehermoso kulturunean, eta bakoitzaren katalogoa ere argitaratuko da. Oinarriak hemen daude kontsultagai.

2021ean 61 proiektu aurkeztu ziren guztira eta horietatik lau hautatu zituzten. Anabel Quincoces Hydra ikusgai dago jada ur-biltegian, eta gainerakoak datozen hilabeteetan aurkeztuko dira: Natalia Suarezen Negro Cremoso, Bego Antonen Botanical Frenzy, eta Estibaliz Sadabaren Espacios para habitar