Arte Esperimentalen jaialdia abian da Bilbon egunotan

MEM Musika Ex Machina jaialdia urriaren 25ean hasi zen, eta hilaren amaiera bitarte kontzertuak, erakusketak, performanceak, bideo proiekzioak eta beste hainbat emanaldi eskainiko dituzte Bilbon. 2002an sortu zen Nazioarteko Arte Esperimentalaren Jaialdia, eta aurtengoan ere hamaika artista gonbidatu pasako dira Bizkaiko hiriburutik.
Dimentsio esperimentaleko jaialdia da MEM, ikertzeko helburuz sorturikoa, eta adierazpen berri eta zaharrak sustatu eta bultzatzen ditu. Horretarako, Alemaniatik, Argentinatik, Japoniatik, Estatu Batuetatik eta beste hainbat lekutatik etorritako lagunak gonbidatu dituzte, eta nork bere lana ikusaraziko du.
Diru gutxiren truke, Yoshihito Mizuuchiren landareei buruzko lana, Nikita Garets ukraniarraren erakusketa, Sonic Trash taldearen bideoklip apurtzailea, edota RxFxSx euskaldunaren soinu ilunak ikusi eta entzun ahal izango dira.
Azaroaren 29ra bitarte luzatuko da jaialdia, eta oraindik denboraz zabiltzate ikuskizun, kontzertu eta erakusketetara hurbiltzeko. Animatu!
Azaroak 15, osteguna
19:00etan Nikita Garets eta Jai Du artisten erakusketa San Frantzisko Zentro Zibikoan
Azaroak 16, ostirala
19:00etan Sonic Trash taldearen bideokliparen proiekzioa, BilbaoArten
Azaroak 17, larunbata
20:00etatik aurrera, RxFxSx, Dead Rat Orchestra eta Felix Kubin musikarien kontzertuak Bilborocken
Azaroak 22, osteguna
20:00etan Ane Lan dantzari norvegiarraren eta Sarah Rasines musikariaren emanaldiak Artelan Berreginen Museoan
Azaroak 24, larunbata
20:00etan White Blood Celles izeneko performancea, Vdrey eta Schulz frantziarren eskutik, eta On the Rocks emanaldia Bilborocken
Azaroak 25, igandea
20:00etatik aurrera Action Beat britainiarrek eta Colin Langenus estatubatuarraren kontzertua L"Monon.
Azaroak 29, osteguna
19:00etan Victor Nublak Neige Samplerra aurkeztuko du Guggenheim Bilbao Museoan

Egitaraua