Arte Egunak izango dira asteburuan Oiartzunen

Arte Egunak izango dira asteburuan Oiartzunen Poesia errezitaldia, emanaldia eta sortzaileen azoka egingo dute besteak beste. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/arte-egunak-izango-dira-asteburuan-oiartzunen/@@download/image/arte egunak.jpeg
2023/09/07
Poesia errezitaldia, emanaldia eta sortzaileen azoka egingo dute besteak beste.
Arte Egunak izango dira asteburuan Oiartzunen

Iaz abiatu zuten Arte Egunak jaialdia eta bigarren aldiz heldu diote aurten. Joan den asteburuan herriko gazteek ondutako Zorioneko antzezlana aurkeztu zuten.

Bihar, hilak 8, Hiru binaka izeneko ekimena egingo dute, 19:00etan hasita. Honako hauek parte hartuko dute: Xabi Lopez eta Teresa Jareño (Ibargainen; B plana, bibliotekako Ikasle gela); Maite Gonzalez eta Josu Ibarguren (Arizmendienean; B plana, udaletxeko pleno aretoan); eta Naroa Zabaleta eta Dani Picazo (Hipatiaren Lorategian; B plana, Elizalde/Haurtzaron). Sarrerak doan izango dira, baina Landetxen jaso beharko dira.

Larunbatean Poesia Eguna izango da eta plazera izango dute gaia. Goizeko hamaiketan elkartuko dira Altzibarreko bidegorriko soroan (euririk balitz, Iturriozko pilotalekuan). Ondoren, 14:00etan, sortzaile eta artezaleen bazkaria egingo dute Bazkun Zahar elkartean. Azkenik, 18:00etan, Ana Galarraga eta Pettik Frankenstein agurgarria ikuskizuna eskainiko dute, Arizmendienean (euria eginez gero, udaletxeko pleno aretoan). 

Igandean, sortzaile eta artisauen azoka egingo dute eliza inguruan, 10:00etatik 14:30era (euririk bada, Kontzejupean).