'Arte Egunak' ekimena izango da Oiartzunen asteburuan

'Arte Egunak' ekimena izango da Oiartzunen asteburuan Poesia Eguna eta artisau eta sortzaileen azoka egingo dute, besteak beste. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/arte-egunak-ekimena-izango-da-oiartzunen-asteburuan/@@download/image/thumbnail_ARTE-EGUNAK-kartela-2.jpg
2022/09/07

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Poesia Eguna eta artisau eta sortzaileen azoka egingo dute, besteak beste.
'Arte Egunak' ekimena izango da Oiartzunen asteburuan

Herriko kulturzale talde batek Oiartzungo Arte Egunak antolatu ditu irailaren 9, 10 eta 11n. Kulturabirusa egitasmoak utzitako arrastoari jarraika prestatu dute ekimena, “kultur ekitaldien aniztasuna, diziplinartekotasuna eta esperimentazioa, herriko kultur eragileen, sortzaileen eta kulturzaleen arteko elkar-ezagutza eta saretzea" bultzatzeko asmoz. 

Hiru Binaka saioa egingo dute ostiralean. Herriko sei sortzailek pieza bana sortuko dute, bikoteka. Miriam Unzueta Olga Corrochanorekin arituko da, Malen Elizasu Xabier Belaunzaranekin, eta Amets Badiola Alaia Martinekin. 

Larunbatean, berriz, Poesia Eguna izango da eta hiru errezitaldi egingo dituzte, Gaizkileak gaiaren inguruan, Bidegorriko hiru gunetan, 11:00etatik aurrera. Lehen bi guneetan literatur zale eta idazleek irakurriko dituzte testuak. Honako hauek hartuko dute parte: Iraia Etxebeste, Aiako Harria Gaztelumendi, Elixabete Perez Gaztelu, Oihana Muxika, Ahetz Kortajarena, Ekhi Arizmendi, Elias Arizmendi, Mirari Telletxea, Marti Casanova eta Anari Larburu. Hirugarren gunean, aldiz, Euskal Herriko hainbat idazlek aurten argitataratutako liburuak aurkeztuko dituzte. Herritarren artean Karmele Mitxelena, Alain Mendizabal Txilly, Olatz Mitxelena, Aintzane Galardi, Josu Ibarguren, Pello Añorga eta Miren Azkarate izango dira. Gainera, Juan Luis Zabala, Lizar Begoña, Maite Lopez, Ekaitz Goikoetxea, Aritz Gorrotxategi eta Itxaro Borda gonbidatu dituzte. Eguna borobiltzeko, 14:30ean, arte bazka-aktiboa egingo dute, Bazkun Zahar elkartean, kulturzale, sortzaile eta eragileen arteko solasa eta saretzea landuz. 

Amaitzeko, igandean, artisau eta sortzaileen azoka izango da eliza inguruan. Honako hauek bertaratuko dira: Rbelde, Maitandu Makrame, Puochinah, Oliparok, Sorginlore, Lei lei, Arratibel, Txirikorda, Loregorri, Xipiroi serigrafia, Kosta itsas-egurrak, Ane, Ehunduz, Ainara Lasa, Izaro, Maixa, Borealak, Allende Arnaiz, Koöl, Luma moda etikoa, Hamarratz, Zizkamizka eta Gar-gar.