Artaziak barruraino

Artaziak barruraino https://www.gaztezulo.eus/albisteak/artaziak-barruraino/@@download/image/20111078754artaziak_begietan.jpg
2012/12/13
berria
Lorategiko landareak kimatzen ari zela, 86 urteko agure batek artaziak begian sartu zituen istripuz Arizonan, AEBetan. Antza denez, oreka galdu eta erabiltzen ari zen guraizeen gainera erori zen. Erremintaren erdia buru barruan geratu eta begiraino heldu zitzaion. Urgentziazko ebakuntza egin diote eta zirujauek aurpegia berregitea lortu dute, baita begia salbatzea ere. Sinesgaitza.