Artaldearen hit parade-a

Festarik festa jarraituko zaitu, belarria zulatuko dizu, kupidagabe. Aurten ere, gogotik sufrituko duzu udako abestien 'hit parade'-arekin
Azkenaldian ohi baino urduriago nagoela nabaritu dut. Inoiz ez dut lo egiteko arazorik izan, baina, egun hauetan, lo arina dut, eta askotan esnatzen naiz gauean. Loak hartzea lortzen dudanean, berriz, sekulako amesgaiztoak ditut. Ametsetan ez dut ezer entzuten, baina nire burua ikus dezaket: eskuak belarrietan ditut, eta garrasika ari naiz. Zerbaitek belarrietan min egingo balit bezala.
Kezkatzen hasia naiz. Medikuak udaberriko alergia baten ondorioa izango dela esan dit, baina nik, nik ez dut uste nire egonezina, udaberriko loratzearekin zerikusia duenik. Azken urteotan, uda gerturatzearekin batera beti gauza bera gertatzen zait, eta sasoi honetan entzuten ditugun kantekin zerikusia duela uste dut. Udako kanten fenomenoarekin, alegia.
Iaz oso gaizki pasa nuen, eta aurten ez nuke gauza bera gertatzea nahi. Baina, denbora gelditzea ezinezkoa da, eta konturatzerako, uda gainean izango dugu. Iazko udan bizitakoak oraindik buruan fresko ditugula, bueltan dira eguzkia, beroa, oporrak (oporrak dituztenentzat, behintzat), herrietako festak, eta festekin batera, festetako musika eta udako kanta(k). Urtaro honetako ezinbesteko osagai bihurtu da udako kanta. Ezinbestekoa? Zergatik bilakatu da ohikoa udako kanta, eta nor dago kanta horien atzean?
Zer da udako kanta?
Gustatu ala ez, nahi eta nahi ez, behin eta berriro belarria zulatuko dizun kanta da udako kanta. Dena dela, "udako kanta" titulua lortzen duten abestien artean, sailkapenak egin daitezke. Kanpotik datozkigunak dira ohikoenak, eta Hego Euskal Herriaren kasuan, Espainiatik etortzen zaizkigunak nagusi dira.
Normalean, udako abesti hauek "latino" zigiluarekin datoz, gaztelaniaz, erritmo biziekin, eta alde guztietatik putrearen kiratsa darie. Melodia, hitzak eta kanta aurkezteko modua bera ere nardagarriak dira.
Horretan, "profesionalak" dira Georgie Dann, Los del Rio, King Africa (nork jarriko zion izen hori?), eta antzeko "artistak". Bitxia da, baina kanta hauek ez dituzte erakunde ofizialek izendatzen: komunikabideek ematen diete (indartsuenek, noski) "udako kanta" titulua.
Azken hamarkadetan, batzuentzat harrigarria izango bada ere, Alaska eta bere proiektuek eman dituzte "udako kanta" gehien; "Horror en el hipermercado" (1980), "Bailando" (1982), "Perlas ensangrentadas" (1983), "Ni tú ni nadie" (1984), "Cómo pudiste hacerme esto a mí?" (1984), "A quién le importa" (1986), "Mi novio es un zombie" (1989) eta abar. Euskal labeldun "udako kantak" ere izan ditugu, nahiz eta hauek beste zentzu bat izan ohi duten. Ala ez?
Nondik dator?
Udako kanta, herrietako jaietan erregina izan ohi da (salbuespenak salbuespen). Musika parrandaren ezinbesteko osagaia da, baina parrandetan, zer-nolako musika entzuten den ez da jendearen esku egoten (salbuespenak salbuespen). Oro har, jendeak musika komunikabideetatik jasotzen du: telebistak eta irrati kate indartsuenek jartzen dutena entzuten du.
Jendeak ez du musika bilatzen, jendea eskaintzen dioten musikaren hartzaile pasibo izan ohi da, eta "modako" kanta zein izan behar duen, gehienbat, komunikabide ahalguztidunek erabakitzen dute. Noski, enpresa boteretsuak daude komunikabide horien atzean, eta enpresa horien esku; banketxeak, komunikabideak, disko eta liburu banatzaileak eta abar daude.
Edozein produkturekin bezala, musikarekin ere antzeko zerbait bilatzen da. Kostu txikia duen produktu bakarra, ahalik eta erosle kopuru handienera irits dadila. Azken finean, guztiok musika berdina entzun, janari bera jan, arropa bera jantzi, eta modu berdinean pentsatzea nahiko lukete batzuek. Ez gaitezen artaldeko ardi bat gehiago izan: aniztasunean dago aberastasuna, eta musika mailan aberastasuna nahi badugu, hartzaile pasibo izatetik bilatzaile aktibo izatera pasa behar dugu.
Urtero, milaka abesti izan daitezke "udako kanta": erritmikoak, alaiak, dantzagarriak, eta festarako aproposak (mezu konprometituarekin, ala ez). Euskaraz edo beste edozein hizkuntzatan. Bila dezagun gure "udako kanta". Ahaztu gabe, udazkenak, neguak eta udaberriak, eta baita astelehenak, astearteak, asteazkenak, ostegunak, ostiralak, larunbatak eta igandeak ere, beren kantak behar dituztela.