Art & Music Km.O jazz kontzertuen zikloa izango da uztailean eta abuztuan Bilboko Guggenheim museoan

Art & Music Km.O jazz kontzertuen zikloa izango da uztailean eta abuztuan Bilboko Guggenheim museoan Gaur izango da lehen hitzordua, Aitor Bravo Triorekin. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/art-music-km-o-jazz-kontzertuen-zikloa-izango-da-uztailean-eta-abuztuan-bilboko-guggenheim-museoan/@@download/image/1920X1080_julio-1024x576.jpg
2022/07/06

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Gaur izango da lehen hitzordua, Aitor Bravo Triorekin.
Art & Music Km.O jazz kontzertuen zikloa izango da uztailean eta abuztuan Bilboko Guggenheim museoan

Guggenheim museoko terrazak Art & Music Km.0 jazz kontzertuak hartuko ditu udan, uztaileko eta abuztuko asteazkenetan, 20:00etatik 22:00etara. "Lagunartean Bilboko giro onenaz gozatzeko ekitaldia" izango dela adierazi du museoak, "Museoko terrazan zerbait hartuz erlaxatzeko, zuzeneko jazz musikak inguratzen zaituen bitartean". 

Gaur izango da lehen emanaldia, Aitor Bravo Trioren eskutik. Hurrengo hitzorduak honakoak izango dira: uztailaren 13an, Richie Salvador Quartet; uztailaren 20an, Cumbaos Trio; uztailaren 27an, Elsa Lizundia Quartet; abuztuaren 3an, Ledian Mola Trio; abuztuaren 10ean, Nico Andino Quartet;  abuztuaren 17an, Xahu; eta abuztuaren 24an, North Coast Quartet. Antolatzaileen hitzetan, "zenbait bandak zur eta lur utziko zaituzte beren erritmo eta nortasunarekin".

Kontzertuetarako sarrerak Museoaren webgunean eskura daitezke. Sarrerak edaria ere barne hartzen du. Gainera, aurtengo aukeren artean pintxo bat hartzeko egokiera ere bada.