Arsene Lupin **

Arsene Lupin ** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/arsene-lupin/@@download/image/52p56-2.jpg
2005/05/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Jean-Paul Salome. Aktoreak: Romain Duris, Kristin Scott Thomas, Eva Green. Generoa: abentura. Herrialdea: Erresuma Batua / Frantzia / Italia / Espainia. Urtea: 2004. Iraupena: 125 minutu. 
52.zenbakia
Arsene Lupin   **
Lapur trebe eta argia da oso Arsene Lupin. Baina gaztea da oraindik, eta ez du lapur zaharren ofizioa. Egun batean, Cagliostroko kondesa erakargarria ezagutu, eta hartaz maiteminduko da. Hala, Clarisse neska-laguna abandonatu, eta altxor preziatu baten bila abiatuko da kondesa abenturazalearekin. Cagliostroko kondesa ederrak, ordea, etsai krudel eta boteretsuak ditu, benetan.  Abentura, misterioa eta erromantizismoa uztartzen dituen film komertzial arina da.