Arrozez egindako artelanak

Arrozez egindako artelanak Gastronomian arroza edozein plateretan sar litekeela esan izan da, edozein elikagairentzat osagarri ona delako. Jateko modukoak diren artelanak ere egin litezke, ordea, arroz-aleekin. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/arrozez-egindako-artelanak/@@download/image/My Post (4).jpg
2021/08/19

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Gastronomian arroza edozein plateretan sar litekeela esan izan da, edozein elikagairentzat osagarri ona delako. Jateko modukoak diren artelanak ere egin litezke, ordea, arroz-aleekin.
Arrozez egindako artelanak

Instagramen Onigiri Gekijo izeneko chef japoniarrak artelan bihurtzen ditu bere platerak pop kulturaren edota Japoniako folklorearen parte diren irudiak sortuz. Arroz bolak erabiltzen ditu horretarako, Japonian onigiri deiturikoak. Youtubeko kontuan tutorialak egiten hasi zen lehendabizi eta ondoren bestelako sare sozialetan ere zabaldu du bere lana. 

Orain dela bi urte arroz bolen lehiaketa baten berri izan zuen eta haren bidez piztu zitzaion arte honekiko zaletasuna. Sare sozialetan argitaratutakoan osoa harrena ona izan duenez, jarraitzeko motibazioa eman dio. 

Txakurrak, koalak, hontzak, katuak, samuraiak, ninjak, Dragoi Bolako Krilin, Venom eta beste hainbeste pertsonaia zein animalia irudikatu ditu arroza erabilita. Pena ematen du artelan horiek jateak, ezta?