Arrosako azken jaialdia

Uztailaren 4, 5 eta 6an Euskal Herria Zuzenean jaialdia egingo da Arrosan, "Herrien eurorocka world konpainien aurka" lelopean. Aurten azken aldiz egingo dute jaialdia Arrosan, izan ere, antolatzaileen arabera, Sohatiako zelaia txiki geratu da. Datozen urteetarako hautatutako tokia jaialdiaren azken egunean iragarriko dute.
Euskal Herria Zuzenean jaialdiaren zortzigarren urtea izango da hau, eta Arrosan egingo den azkena. Hori dela eta, egitarau berezia prestatu dute antolatzaileek. "Arrosan egingo den azken saiorako, kale animazioa indartu nahi izan dugu", esan digu Maider Etxeberri jaialdiaren antolatzaile eta Piztu elkarteko kideak. Kale animazioa izango da, hortaz, aurten han eta hemen: antzerkia, trikitilariak, joaldunak, txarangak
Hala ere, jaialdiaren osagarri preziatuena kontzertuak izan ohi dira. Talde ezagunak ariko dira Nafarroa Behereko herrian: Espainiako Hamlet, Frantziako Lofofora, Jamaikako Skatalites, Korsikako I Muvrini, Italiako Banda Basotti Eta ez da, noski, Euskal Herriko musikaririk faltako: Sorkun, Sagarroi eta Skunk, besteak beste. Aurreko urteetan bezala, kanpatzeko lekua prestatuko dute antolatzaileek, eta jaialdiko sarrerak salgai daude dagoeneko: txartela aldez aurretik erosiz gero, 30 euro ordaindu beharko dira eta Arrosan bertan erosita, 40 euro.
Jaialdian jasotako diruarekin, hainbat proiektu bultzatzen dituzte antolatzaileek. Iaz, diruz babestu zituzten Nafarroa Behereko Aldudarrak elkarteak inguruko herrientzat telebista sortzeko zuen proiektua, Arrosa Euskal Herriko irrati libreen gunea eta Maliko Bourem herriko emazteen programa. Aurten, "Euskaldunon Egunkaria"-ren txanda da. "Egunkari berria lagunduko dugu, euskaraz eginiko egunkari nazional bakarra izango delako, eta erasoen aurka gaudelako", dio Etxeberriak. Zeren zain zaude? Zoaz korrika txartela hartzera.