Arropa markei saldu ez duten arropa suntsitzea debekatu die Frantziak

Arropa markei saldu ez duten arropa suntsitzea debekatu die Frantziak Gobernu frantsesak ingurugiroaren narriadura murriztea bilatzen du eta ekonomia zirkularra sustatzea. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/arropa-markei-saldu-ez-duten-arropa-suntsitzea-debekatu-die-frantziak/@@download/image/hannah-morgan-39891-unsplash_1.jpg_1130588308.jpg
2020/03/10

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Gobernu frantsesak ingurugiroaren narriadura murriztea bilatzen du eta ekonomia zirkularra sustatzea.
Arropa markei saldu ez duten arropa suntsitzea debekatu die Frantziak

Pasa den otsailaren 10ean Frantziak zarrastelkeriaren aurka eta ekonomia zirkularraren alde lege bat onartu zuen. Lege horrek arropa markei debekatu egiten diete saldu ez dituzten produktuak suntsitzea. Garbigailuetan mikroplastikoa murritzeko iragazkiak jartzera ere behartuko ditu. Helburua zaborra eta gainprodukzioa murriztea da.

Halaber, lege berriak enpresek burutzen dituzten desinformazioaren kanpainak ekidin nahi ditu bere produktuetan “biodegradagarri” eta “ingurugiroarekin errespetutsua” bezalako terminoak erabiltzea debekatuz 2022rako.

Onartu den lege berria 130 artikuluz osatzen da. Bertan zaborren gutxitzearen hainbat alderdi barne hartzen dira, baita plastikoa ezabatzeko programa gradual bat ere, epe muga 2040an jarria duena. Horretaz gain, kontsumitzailearen informazioa hobetzeko hainbat pausu eskaintzen dira. Honela, artikulu elektronikoek adibidez, sailkapen berri bat izango dute non bere iraunkortasuna zein den erakutsi beharko duten, ea konpontzerik dagoen eta zein litzatekeen ordezko piezen prezioa.

Azken urteetan arropa marka batzuk euren produktuak suntsitzeagatik jasotako kritiken ondoren iritsi da lege hau. Burberry-k 2018ko uztailean argitaratutako txostenean aitortu zuen soberan zuten 34 milioi euroko arropa suntsitzen zutela. H&M-k berri bere dendetan saldu ez zen tonaka arropa saldu zuen hauek erretzen zituen enpresa bati energia ekoizteko.

Gobernu Frantsesak kalkulatu duenez herrialdean 630 milioi euroko balorea duten produktuak suntsitzen dira urtean. Horietatik 180 milioi produktu higienekoak dira, 49 milioi arropa eta zapatak, 40 milioi jostailuak eta 10 milioi etxe-tresna. Lege berriaren xedea hiritarrek sortzen duten zaborra %15 gutxitzea da eta %5 enpresek sortzen dutena.

Lege honen ideia nagusia kutsatzen duenak ordaintzea da. Arau jakin batzuk aplikatuz enpresak behartuta daude sortzen dituzten soberakinak ez suntsitzera, ardura kontsumitzaileengan jarri beharrean. Bestalde, tabakoaren industriak zigarro-puntak garbitzeko ardura hartu beharko du, hauek kutsaduraren arrazoi nagusietako bat baitira.

Frantziak pausu bat aurrera eman du etorkizun ekologikoago baten alde, non xahubideak eta produktuen suntsiketatik zigortuak izango diren. Bada zerbait.