Arropa hau luzatu egiten da hazten ari diren haurren gorputzetara egokitzeko

Arropa hau luzatu egiten da hazten ari diren haurren gorputzetara egokitzeko Haurrak euren bizitzako lehenengo 2-3 urteetan zazpi neurri hazten dira. Arropa marka hau tenkatu egiten da, hazten ari diren umeen gorputzetara egokitzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/arropa-hau-luzatu-egiten-da-hazten-ari-diren-haurren-gorputzera-egokitzeko/@@download/image/Captura de Pantalla 2022-07-18 a las 10.11.09.png
2022/07/20

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Haurrak euren bizitzako lehenengo 2-3 urteetan zazpi neurri hazten dira. Arropa marka hau tenkatu egiten da, hazten ari diren umeen gorputzetara egokitzeko.
Arropa hau luzatu egiten da hazten ari diren haurren gorputzetara egokitzeko

Helburua denbora gehiagoz arropak erabili ahal izatea da, bota eta berriak erosi beharrean. Asmakuntza berezi honekin gurasoek diru ugari aurreztuko lukete eta hondakin gutxiago sortuko lirateke. 

Ideia honen atzean Ryan Mario Yasin dago, Londreseko Royal College Art-en graduatutako gaztea. Aurretik aeronautika ingeniaritza ikasi zuen. Yasinek Petit Pli deitutako arropa marka sortu du.

Teknologia berezi honi esker arropa berdina erabili lezake haurrak 4 hilabete dituenetik 3 urte bete arte. Ideia hau sortzeko Yasinek bere aeronautikako jakintzak aplikatu ditu, eta helburua modaren industriak sortzen dituen hondakinak murriztea izan da. 

Ideia garatzea, hastapenetan, ez zitzaion erraza izan. Izan ere, Yasinek ez zuen esperientziarik modaren munduan. Proiektuan aurrera egin ahala, ordea, tolestutako oihalak bere arropa markaren gakoa bihurtu dira. 

Oihal tolestu berezi hau zabalean eta luzean tinkatzen da. Ingeniaritzan propietate hau Poisson negatiboa izenez ezagutzen da. Ohiko oihalak norabide batean tinkatzean beste noranzkoan aurkakoa gertatzen zaie. Baina zergatik tolesturak?

Diseinatzaileak poltsiko guztientzat eskuragarria den teknologia sortu nahi zuen eta tolesturak irtenbide sinple eta eraginkorra ziren. Ondorio honetara iritsi aurretik tolesturekin esperimentatzen hasi zen bere etxeko labea erabiliz. 

Bere egungo helburua haurrentzako modan erdiratzea da. Bere arropa zabaleran eta luzeran tinkatzez gain, iragazgaitza da. Diseinuan baino praktikotasunean jarri du fokua eta kontsumitzaileek hori baloratzea espero du; dirua aurrezteaz gain hondakin gutxiago sortuko baitira arropa hauekin.