Arropa feminista: aldarrikapena ala iruzurra?

Feminismoaren marketinak hainbat egoera polemiko ekarri ditu berekin; esaldi feministadun arropa modan dago, baina horrek borroka eta leloen esanahiak benetako zentzua galtzera eraman ditu. Aldiz, badira lelo horiekin sekulako dirutza egin duten enpresak; baina denak ez dira dirudien bezain feministak.
Kasu larriena Feminist Apparel markarekin gertatu da; Alan Martofel enpresako buruak sexu abusuak egin izana onartu zuen, eta langileek salatu egin zuten. Postua uztera zioan, baina horren ordez, salatu zuten langile guztiak kaleratu zituen. Asko dira Martofelekin haserretu direnak, feminista ugari jantzi baitira bere arropekin.
Berea ez da kasu bakarra; Sophia Amuroso, Nasty Galen sortzailea eta GirlBoss Netflixeko telesaila inspiratu duen enpresaburuak ere sexu erasoen salaketak jaso ditu langileen eskutik. Langileak esplotatu eta sexualki erasotsu izana leporatu diote. Antzekoa gertatu da ere Miki Agrawal Thinkx markaren sortzailearekin. Kontuz beraz erosten duzuenarekin!