Arropa erosi beharrean, alokatu

Arropa erosi beharrean, alokatu H&M kateak alokairu sistema jarriko du martxan, froga moduan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/arropa-erosi-beharrean-alokatu/@@download/image/hm-alquiler-01-635x480.jpg
2019/12/04

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

H&M kateak alokairu sistema jarriko du martxan, froga moduan.
Arropa erosi beharrean, alokatu

Jo armairura eta zenbatu; zenbat dira soilik behin edo gehienez bitan jantzi dituzun arropak? Zentzugabekeria hutsa, ezta?  Baina zenbat gozatu zenuen jantzitako egun bakar horretan.... halakoak ekiditeko formula berri bat jarriko dute martxan; arropa alokatzea.

Jantziak alokatzearena ez da gauza berria, baina lehen aldiz, H&M bezalako nazioarteko arropa marka erraldoiak jarriko du martxan. Badirudi fast-fashionaren zentzugabekeria ulertzen hasiak direla; gauzak horrela, 2012tik egun arteko galtza, beroki, soineku eta gainontzeko jantziak alokatzeko sistema jarriko dute Stockholmen, froga moduan.

Alokatzeko, markaren "lagun" bilakatu behar dira bezeroak, 33 euroko kuota ordainduta. Trukean jasangarriak diren bildumetako arropak alokatzeko aukera izango dute, ekonomia zirkularra martxan jarriz. Horrekin batera, kaletutako arropak konpontzeko zerbitzua ere jarriko dute martxan.

H&M ez da arropa alokatzeko proposamena egitera animatu den bakarra; Urban Outfitters, Banana Republic edo American Eagle ere ari dira. Dena den, aitzindaria Rent the runway da, 2008an sortua.