"Arriya", abuztuaren 26an zinema aretoetan

"Arriya", abuztuaren 26an zinema aretoetan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/arriya-abuztuaren-26an-zinema-aretoetan/@@download/image/20118161393arriya2.jpg
2012/12/13
berria
Alberto J. Gorritibereak zuzendutako filma Txekiar Errepublikako Karlovy Vary jaialdian eta Malagako Zinemaldian lehiatu ostean heldu da Euskal Herrira. 

Alberto J. Gorritiberea zuzendari zumaiarrak (Eutsi!, 2007) Zestoan, Zumaian eta Gipuzkoako beste hainbat tokitan filmatutako pelikula berria –'Arriya'– hilaren 26an estreinatuko da Euskal Herriko zinema aretoetan.

Hiru hizkuntzatan idatzitako gidoiak sentimentuz jositako istorioa du ardatz; tradizioak, amodioak eta familien arteko borrokek harrapatuta bizi diren hiru gazte maiteminduren istorioa, hain justu. Hiru protagonista horien azaletan beste hainbeste aktore gazte trebatu dira: Iban Garate, Begoña Maestre eta Sara Casasnovas.

'Arriya' Txekiar Errepublikako Karlovy Vary zinema jaialdira eraman zuten lehiaketaz kanpoko Sail Ofizialean aurkezteko, eta Malagako Jaialdian ere hartu du parte bost sari eskuratuta gainera: Emakumezko aktorerik onena (Begoña Maestre), Argazkirik onena (Gaizka Bourgeaud), Jantziteriarik onena (Saioa Lara), Musikarik onena (Bigen Mendizabal), eta film onenaren Asecán-Opera Prima saria.


Sinopsia


Euskal Herriko mugako herri batean, bi familia apustu batean murgilduta bizi dira. Erronka horrek eramanik, hiru gazte maiteminduren bizitzek topo egingo dute; beren bizitzan denbora joaten uzten... ihesbiderik eta amaierarik gabeko borrokan.