Arrigorriagako klun eta pailazo jaialdia gaurtik igandera

Arrigorriagako klun eta pailazo jaialdia gaurtik igandera Kaleko arte eta zirko ikuskizunak eskainiko dituzte kiroldegian eta frontoian. Euskal Herriko konpainiez gain, Argentina, Brasil eta Kenyakoak ere arituko dira, besteak beste. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/arrigorriagako-clown-eta-pailazo-jaialdia-gaurtik-igandera/@@download/image/clown jaialdia.png
2021/09/10

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Kaleko arte eta zirko ikuskizunak eskainiko dituzte kiroldegian eta frontoian. Euskal Herriko konpainiez gain, Argentina, Brasil eta Kenyakoak ere arituko dira, besteak beste.
Arrigorriagako klun eta pailazo jaialdia gaurtik igandera

XXVI. Arrigorriagako Clown eta Pailazoen Nazioarteko Jaialdia antolatu dute gaurtik igandera. Kaleko arte eta zirko ikuskizunik ez da faltako Bizkaiko udalerrian, hamaika ikuskizunez gozatzeko aukera izango baita. Euskal Herriko lau konpainia arituko dira eta, gainerakoak, Galizia, Madril, Andaluzia, Frantzia, Argentina, Brasil, Katalunia eta Kenyakoak izango dira, batzuk elkarlanean. Musika, kale-antzerkia, zirku modernoa, akrobaziak eta umorea uztartuko dituzte ikuskizunek.

Gaur, ostirala, Circo Chosco konpainiak Forzu 2  aurkeztuko du, 18:00etan, kiroldegian. Tranpaz, kolpez, magiaz, porrotez, arrakastez, malkoz, barrez eta zirkoz kantzitako ikuskizuna izango da. Jarraian, 19:30ean, Trotamundos eta Zirkodromoa konpainiek Gala Zirko Euskalduna egingo dute frontoian. 

Larunbatean ere izango da zertaz gozatu.  Julian y Pendorcho konpainia argentinarrak Julian Jaunaren Zirkua eskainiko du, estetika tradizionalean inspiratutako bi pailazoren ikuskizuna, lanaren eta lan eskubideen gaiaren inguruan arituko dena, umorez eta magiaz. Galiziako Sempre Arriba eta Madrileko Bambolea konpainien lanez gain, Brasil eta Kataluniatik datorren Kasumay ere izango da ikusgai. 

Igande eguerdian Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Amaren intxaurrak ikuskizuna taularatuko dute. Arratsaldean, berriz, Frantziako Adoro, Pailazoak Gurpil Gainean lana aurkeztuko dute, Maite Guevararen Zein egun ona! , Andaluziako La Querida Compañiaren Airean eta, azkenik, Kenyako Mighty Jamboren Ehiztaria

Programazioa osoa hemen

Izen-ematea aurrez
Ikuskizunetarako edukiera %60koa izango da eta musukoarekin egon beharko da. Eserlekuak bat, bi eta hiru pertsonako taldeetan antolatuko dira, umeak helduekin batera. Erreserba egiteko  kulturakoinskripzioak@arrigorriaga.eus helbidera idatzi behar da edo Kultur Etxeko  946 71 23 61 telefono zenbakira deitu 20:00ak arte.