Arrazismo zantzuak Errusian

Arrazismo zantzuak Errusian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/arrazismo-zantzuak-errusian/@@download/image/2011144006mosku.jpg
2012/12/13
berria
Moskun, abendu hasieran, futbol partida baten atarian izandako liskarretan, gizonezko bat hil zuten eta kaukasiar jatorriko zale bati egotzi zioten hilketa. Errusiako ultraeskuindarrek oso jarrera oldarkorra azaldu dute geroztik kaukasiarren eta beste zenbait jatorritako etorkinen kontra. Liskarrak saihestu nahian, poliziak Mosku hartu zuen, zeharo, abendu erdialdean. Horrek guztiak soka luzea izan du ondorengo egunetan ere. Boris Nadezhdin politiko liberalak gertatutakoa Gobernuari egotzi dio, jendartean kanpotarrekiko mesfidantza eragiteagatik. Medvedev presidenteak aitortu du arrazakeria Estatuaren oreka arriskuan jartzen ari dela.