Arrazakeriaren kontrako Film Laburren Lehiaketa

Arrazakeriaren kontrako Film Laburren Lehiaketa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/arrazakeriaren-kontrako-film-laburren-lehiaketa/@@download/image/20111221295arrazakeria.jpg
2012/12/13
berria
Zubiak Film Laburren Lehiaketa antolatu dute Getxon arrazakeriaren kontrako eta aniztasunaren aldeko lanak sustatzeko

Lanen gaiak kultur, erlijio edo gizarteko aniztasunari lotuak beharko dute izan, eta kultura arteko proposamenen edo salaketaren ikuspegitik landuak.

20 minutukoa da filmeen gehienezko iraupena eta DVD euskarrian entregatu beharko dira, 2012ko urtarrilaren 20tik otsailaren 24ra bitartean. Gazteleraz edo euskaraz eginda ez badaude, horietariko azpitituluak eduki beharko dituzte.

400. 300 eta 200 eurotako sariak izango dira lehen hiruentzat, eta aipamen berezia publikoak aukeraturiko lanarentzat. Epaimahaia, besteak beste, honako hauek osatuko dute: Zuria Arzua, SOS Arrazakeriakoak, Borja Crespo, zinema zuzendaria eta komiki sortzaile getxotarrak; Manu Gómez, Zineklubeko ordezkariak eta Rosabel Argote, Californiako Unibertsitateko literatura eta zine espainiarreko doktorea eta CEAR Euskadi elkarteko teknikariak.

Behin lan guztiak hartuta, bi saiotan proiektatuko dira eta hirugarren batean, martxoaren 30ean Andres Isasi Musika Eskolan irabazleak ikusteko aukera izango da.

Parte hartzeko oinarriak urtarrilaren 15ean argitaratuko dira www.zubiak.getxo.net helbidean.