Arrautzak ultraeskuindarren kontra

Londres hirian ezohiko zaparrada bota zuen duela egun gutxi, Westminster jauregiaren kanpoaldean. Baina zerutik ez ziren euri tantak erori, arrautzak baizik. Arrautzok BNP alderdiko Nick Griffith eurodiputatu arrazista zuten helburu, Britainia Handiko ultra-eskuindarren burua. Elkarrekin Faxismoaren Aurka erakundeko ehun kide inguruk parte hartu zuten Griffithen aurkako sukalde-erasoan. Egileek eurodiputatuaren adierazpen xenofoboak eta jarrera faxista salatu nahi izan zituzten ekintza horrekin, eta ez omen da azken ekintza izango.