Arrate Illaro: "Belarria da nire sexu organorik garatuenetakoa"

Arrate Illaro: "Belarria da nire sexu organorik garatuenetakoa" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/arrate-illaro-quotbelarria-da-nire-sexu-organorik-garatuenetakoaquot/@@download/image/201210303665sex_1360147984.jpg
2012/11/02
elkarrizketa
Testua: Saioa Baleztena
Arrate Illaro: "Belarria da nire sexu organorik garatuenetakoa"
23 urte, bertsolaria. bitan izan da Uribe Kostako txapelduna eta Bizkaikoan ere utzi du arrastoa. Algortako gazteak argi du, hala ere, plaza anitz dituela oraindik ezagutzeko. Zentzu guztietan...

Ipar Uribeko txapelduna izan zinen bitan, honetan ere txapelik jarri dizute sekula?
Txapela jarri eta beste guztia kendu! Hala ere galdera hau ezagutu nautenek erantzun beharko dute...

Eta zuk nori jantziko zenioke txapela?

Probatu gabeko askori jarriko nieke, baina txintxo ibiltzen saiatzen naiz.

Tira, ligatzeko lagungarria al da bertsolaritza?

Bai, bertsolariak ez direnentzat gehienbat. Mutilen bat hurbiltzen zaidanean juergan bertsoa botatzera, edo puntuka aritzera... pufa! Zoritxarrez, hori gutxi gertatzen da Bizkaian.

Bertsotan bezala, gazte hasi al zinen honetan ere?

Lehenago hasi nintzen bertsotan, eta eskerrak! Gerora, hala ere, nahikoa nahastu ditut biak...

Zerk limurtzen du Arrate Illaro?

Misterioak, bihurrikeriek, piropoek...

Larrutan ere, bat-batekoaren aldekoa zara?

Bat-batekoa oso ona da, baina batzuetan aurretik prestatzea komeni da. Sexua ezin da beti zoriaren menpe utzi, bikote harremanetan batez ere. Sua mantentzeko aurretik prestaketa behar dela esango nuke. Hori bai, gai-jartzailerik gabe!

Komunikazioa ikasi duzu, zenbaterainoko garrantzia du hitzak honetan?

Handia! Eskua sartzeak baino gehiago konkistatzen naute hitzek. Belarria da nire sexu organorik garatuenetakoa.

Zein da larrutan egin duzun tokirik arraroena?

Jendaurrean, mikrofonoarekin, eta bikotekidearengandik metro eta erdira. Horrekin konparatuta, gainontzekoak nahiko tipikoak dira.

Eta bereziena?

Denak dira bereziak konpainia ona bada.

Txortan aritzeko gomendiorik?

Aritzea! Bestela, gomendioa baino, iritzia: larrua jotzea ona da, maitasuna egitea ona da, eta biak batera, kristona!