Arrasaten, Zarautzen, Zumarragan, Errenterian eta Hondarribian izango da Gipuzkoan Gazte Tour

Arrasaten, Zarautzen, Zumarragan, Errenterian eta Hondarribian izango da Gipuzkoan Gazte Tour Lehen emanaldia Arrasaten izango da irailaren 30ean eta Nhil, Mirua eta DJ Kiliki Frexko arituko dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/arrasaten-zarautzen-zumarragan-errenterian-eta-hondarribian-izango-da-gipuzkoan-gazte-tour/@@download/image/MIRUA-foto-2.jpg
2023/09/20
Lehen emanaldia Arrasaten izango da irailaren 30ean eta Nhil, Mirua eta DJ Kiliki Frexko arituko dira.
Arrasaten, Zarautzen, Zumarragan, Errenterian eta Hondarribian izango da Gipuzkoan Gazte Tour

Musikaren eta arte eszenikoen inguruko hainbat jarduera biltzen dituen programa da Gipuzkoan Gazte Tour,  16 eta 25 urte bitarteko lurraldeko gazteei zuzendua. Finkatutako artistak eta tokiko artistak zein hasiberriak uztartzea da asmoa, "lurraldean daukagun talentua sustatze aldera”.

Arrasaten izango da lehen saioa, irailaren 30ean, Monterron parkean (euria eginez gero, Amaia Antzokian eta Biteri plazan), 19:30etik aurrera. Aretxabaletako Nhil taldea arituko da bertan, Mirua eta DJ Kiliki Frexkorekin batera. 

Gipuzkoan Gazte Tour hartuko duen hurrengo herria Zarautz izango da, urriaren 7an, Munoa plazan (Gaztelekuan euria egiten badu), 19:30ean. Zumaiako lau gaztek osatutako Bikabi rock taldea, Kai Nakai eta Oihan Vega izango dira han. 

Jarraian, Zumarragara joko du urriaren 21ean, Izazpi estalkira. Dlaheynezz, Hofe X 4.40, Etxepe eta Dj Set Sara Goxua arituko dira 19:00etatik aurrera.

Azaroaren 4an, Errenteriaren txanda izango da, eta Lekuona Fabrikan bilduko dira, 19:30ean. Arkano free styler eta raperoa eta Lia Kali bartzelonarrak girotuko dute saioa.

Hondarribian izango da azken emanaldia, abenduaren 2an, 19:30ean, Itsas Etxea auditoriumean. Bertako Skubi taldea, Depol artista kataluniarra eta Hilario sevillarra arituko dira.