Arrakasta ziurtatuta?

Arrakasta ziurtatuta? https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/11/10
albiste-laburra
Arrakasta ziurtatuta?
Film bat bikaina eta arrakastatsua izateko, ez da derrigorrezkoa, baina bai lagungarria, zuzendari, protagonista eta gidoilariak osatzen duten triangelu talentuduna izatea. Hori kontuan edukita, esan genezake 2015eko filmik azpimarragarrienetako bat izan daitekeela ondoko lantaldea prestatzen hasi dena: Steven Spielberg kamera atzean, Tom Hanks aurrean eta Coen anaiak luman. Gerra Hotza izango du filmak hizpide, eta Berlinen harrapatutako pilotu estatubatuar bat askatzeko negoziaziotan arituko den abokatu bat izango du protagonista.