Arrakalak

Arrakalak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/arrakalak/@@download/image/kashbad_arrakal_1401787673.jpg
2014/06/04
kritika
Testua: Leire Palacios
Kàshbäd
152.zenbakia
Arrakalak
Kàshbäden abestietan kroniko bihurtu da barne gatazka amaigabea, eta horrek dakarren disonantzia kognitiboa islatzen duten hitzei ahotsa bikainki jartzen die Sorkunek. Lehenengo entzuketan nabari da Arrakalak diskoaren singlea izen bereko kantak behar zuela izan: Wicked Games gogora dakarten esaldi parea, eta badator lurrikara. Izan ere, bortizki edo leun, entzulea astitzen duen sorpresa handirik gabeko diskoa da. Bederatzi abestiak entzun arte ez dut gogoan izan zenbat faltan bota dudan talde hau.