[#Arrakala] Miren Alkorta Idiakez: "Kartzelako metodoa? A, bale, horixe!"

[#Arrakala] Miren Alkorta Idiakez: "Kartzelako metodoa? A, bale, horixe!" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/arrakala-miren-alkorta-idiakez-quotkartzelako-metodoa-a-bale-horixequot/@@download/image/miren_idiakez_a_1400254770.jpg
2014/04/01
berria
Zer da heteroaraua? Nola egituratzen da gure gizartean? Zenbateraino eta nola eragiten digu? Galdera horien inguruan eztabaidatzeko asmoz eta normaltasunari aitortu ohi zaion deskribapenetik ihesi, martxan da Topatu gazte proiektu komunikatiboaren eta Bilgune Feministaren elkarlanaren eskutik, Arrakala.net atari berria.


Heteroarauaren inguruko gaietan dauden hutsuneak betetzeko asmoz jaio da Arrakala egitasmoa, mugimendu feministiak zein LGTBQ mugimenduak heteroarauaren suntsipenaren bidean egin dituzten ekarpenak ikusi, heteroaraua egunerokotasunera ekarri eta kontzeptua bera, heteroarautik at dauden esperientzia desberdinen bidez azaltzeko helburuarekin, besteak beste.

Orain arte gai honen inguruan egon den isilunea etengo du gaurtik aurrera, Arrakala egitasmoak. Horretarako, Arrakala egitasmoaren bitartez sortu duten lantalde baten bitartez, euskarri nagusia dokumentala izango duen DVDa argitaratuko dute. Dokumetala bera, egindako elkarrizketak, eztabaidak dinamizatzeko eredu posibleak eta sormen lanak bilduko ditu lan honek eta interesa duen guztiarentzat eskuragarri egongo dira Arrakala.net atarian.


[#Arrakala] Miren Alkorta Idiakez



[#Arrakala] Xabi Sanchez Goronaeta



[#Arrakala] Abestia: Napoka Iria + Last Tea Party's DJ



[#Arrakala] Jone Arrazola Maiztegi



[#Arrakala] Ainhoa Etxaide Amorrortu



[#Arrakala] Making of: tradizioari traizio