Arrainekin paseatzera irten nahi al duzu?

Arrainekin paseatzera irten nahi al duzu? Japoniako enpresa batek arrainontzi eramangarriak diseinatu ditu eta, horri esker, batetik bestera garraia daitezke arrainak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/arrainekin-paseatzera-irten-nahi-al-duzu/@@download/image/arrainontzi horizontala.png
2021/05/31

Maitane Legarreta Etxezarreta

@mailegetx

Japoniako enpresa batek arrainontzi eramangarriak diseinatu ditu eta, horri esker, batetik bestera garraia daitezke arrainak.
Arrainekin paseatzera irten nahi al duzu?

Etxeko animalia batzuk lau pareten artean sartuta izaten ditugu beti, eta ez dute txakurrek bezala gurekin paseoan ibiltzeko aukerarik izaten. Egoera hau aldatzear da, ordea, arrainentzat. MA Corporation multinazional japoniarrak arrainak batetik bestera eraman ahal izateko arrainontzi eramangarria sortu du. Katsugyo poltsa sukaldean prestatu beharreko arrainak bizirik garraiatzeko sortu zuten, baina etxe-animalientzat ere balio du, plastikozko poltsak erabili beharrik gabe. 

Arrainontzi eramangarria sortu duen lantaldearen asmoa "bizirik dagoen arraina sustatzearen alde lan egitea" da. Horretarako, arrainontziak oxigeno-horniketa du eta baita tenperatura mantenua ere. Pixkanaka diseinua hobetzen ari dira eta arrainak elikatzeko aukera izateaz gain, itxura ere dotoretu nahi dute. Euren etorkizuneko erronka sorbaldatik zintzilik eramateko poltsa sortzea omen da, erosoagoa izan dadin.

Sarean ikus daitekeenez, asmakizun hau gogo onez hartu dute batzuek eta erosteko irrika azaldu dute. Zuk erosiko al zenuke?