Arrain eta patata izozkia

Ingalaterran plater nazionala fish and chips da, hau da, arraina eta patatak. Ikaragarri preziatua da eta pub-etara afaltzera edo bazkaltzera joaten den jende askok horixe eskatzen du. Ez dakigu zein den arrazoia, plater honen zaporea beste jaki batzuetara eraman nahi ote duten, edo besterik gabe, marrubi edo txokolate zaporeez asper-asper eginda ote dauden, baina kontua da enpresa batek fish and chips zaporedun izozkia kaleratu duela. Azken urteotan zapore berezietako izozkiak ugaldu dira, baita Euskal Herrian ere. Dena den, gutxi batzuk merkaturatu dira fish and chips izozkia bezalakoak.