“Arnasa galduaren ondarea"

“Arnasa galduaren ondarea" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/arnasa-galduaren-ondareaquot/@@download/image/34p46-1.jpg
2012/12/13
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Pello Otxoteko
Elkar, 2003
108 orrialde  Poesia

Aurreko lanetan planteatu galderak eta kezkak haratago daramatza Pello Otxotekok bilduma eder honetan. Itzuliko ez den iragan denbora arrotza alferrik zenbatu daitekeelakoan. “Herio gainditzeko ahalegin bakarra/heriotza bera dugu”. Gizakiak arribanteak baikara, turista hutsak. Ezereza betetzen duen hausterrea. Horregatik maite ditugu beste aldeak. Ezagutzen ez ditugun eremuak. Erantzunak posibleak direlakoan han. Gezurrez eta sasi-jainkoz inguratzen den gizaki modernoak nahiago du ahanztura. Denaren errealitateari bizkarra ematea. “Jadanik ez dugu naturaren beharrik,/natura gurea da;/gu gara dena/eta dena guregan dago”. Koloma faltsuetan bermatuz gero, ez gara gure hauskortasunaz ohartzen. Eta bizitza zalantzaz beteriko bidaia da, non “ontziaren lemazaina/aspaldi zendu zitzaigun”.