Armie Hammer: Bakarrik edo…

Aitaren birraitona New Yorkeko Alderdi Komunistaren sortzaile duzunean, birraitona petrolioaren magnate eta filantropo ezaguna, eta aita Kaliforniako enpresaririk errespetatuenetakoa... ikasketa ‘serioak’ alde batera utzi eta aktore izan nahi duzula esateak arazo bat edo beste ekar diezazuke.
Armie Hammerren gurasoek ez zuten semearen erabakia onartu, baina nork bere ibilbidea egin behar duela sinetsita, maletak egin eta bere ametsaren bila abiatu zen gaztea.
Veronica Mars, Gossip Girl edota Desperate Housewives bezalako telesailetan agerpen laburrak eginez hasi zen, eta Billy: The Early Years (2008) filmarekin egin zuen jauzi pantaila handira, Billy Graham kristau ebanjelista ezagunaren paperean. Baina, zalantzarik gabe, mundu zabalean ezagun egin zuen filma David Fincherren The Social Network (2010) izan zen. Facebooken sorrera kontatzen duen filmean, Mark Zuckerberg sare sozialaren ideia lapurtu izanagatik salatu zuten Cameron eta Tyler Winklevoss anaia bikiei jarri zien aurpegia Hammerrek.
2011n Clint Eastwooden esanetara aritu zen J. Edgar filmean; Leonardo DiCaprio sartu zen FBIko buruaren azalean eta Hammerrek laguntzaile eta ezkutuko maitale Clyde Tolsonena egin zuen. Kritikariek gazteak erakutsitako sentsibilitatea goraipatu zuten eta filmak ekarri zuen sorpresa handienetakoa izan zen. Ostean etorri zen Mirror, Mirror (2012), Tarsem Singh zuzendariak Edurne Zuri eta zazpi ipotxen ipuinaren inguruan egindako moldaketa, Julia Robertsekin batera.
Hilabete honetan, aldiz, ustez udako blockbuster handienetakoa izango den The Lone Ranger estreinatuko du. Behin Pirates of the Caribbean sagarekin amaituta, Walt Dinseyk eta Jerry Buckheimer ekoizleak irrati eta telebista saio ezagunaren aldeko apustua egitea erabaki dute. Hori bai, Zaldun Bakartiak laguntza paregabea edukiko du, hain zuzen ere, Tonto abentura-lagun indiarraren paperean Johnny Depp ariko baita, eta piraten lehen hiru filmak zuzendu zituen Gore Verbinski izango baitute gidari. Bidaiak beti dira hobeak bidaide egokien konpainiarekin.
Izena: Armand Douglas Hammer.
Jaioteguna: 1986-08-25.
Jaiolekua: Los Angeles (AEB).
Emaztea: Elizabeth Chambers telebista aurkezlea.
Kirola: Arrauna.
Maite du: Gitarra jotzea.
Gorroto ditu: Txutxumutxu aldizkariak.

Nortasun Agiria