Armiarmen erreinua

Wagga Wagga herria, Australian, armiarma sareen azpian ezkutaturik geratu da. Izan ere, azken asteetako uholde arriskua tarteko, herritarrek ingurune seguruagoetara alde egin behar izan dute, eta itzulitakoan, utzitakoa beste norbaitzuek aprobetxatu dutela konturatu dira: milaka armiarmaren eta intsekturen bizitokia bilakatu da herrixka, eta zetazko haria erabiliz, belardiak, parkeak eta plazak zuritu dituzte. Urak lapurtu dien eremutik ihesi, herria hartu dute; berdin egin beharko dute wagga waggatarrek, kale gorrian geratu nahi ez badute, behintzat. Baina armiarmak etxetik botatzea ez da ez lan makala!