Armairutik atera ondoren, pertsona asexualen seitik bakarrak eduki ditu esperientzia positiboak
Mugimenduaren sorreratik ia lau urte pasa ondoren, Benoit-ek sare sozialetako elkarrizketa hau zerbait zehatzagora eraman nahi du. Horregatik Stonewall x Yasmin Benoit Ace egitasmoa sortu du. Ikerketa bat bideratu du asexualitateari buruz eta lehen emaitzak iritsi dira. Hainbat iturri ezberdin erabili ditu datuak biltzeko: Ingalaterra eta Galeseko 2021. urteko errolda, gobernuak 2018an herrialde osoan burutu zuen LGBT galdetegia, 2022ko Rainbow Britain ikerketa, zenbait talde fokal eta elkarrizketa Erresuma Batuko pertsona nabarmenei.
Ikerketak pertsona asexualek pairatzen dituzten aurrejuzgu, ezkortasun eta oztopoak azaleratu ditu. Hauek, pertsona hauen identitatea ulertu ezinagatik sortzen dira. Horregatik pertsona hauek isolamendua, jazarpen sexuala, konbertsio terapiak, mediku arreta atzeratua eta euren identitatea gaixotasun bezala tratatzea pairatzen dute. Askotariko faktoreak direla eta pertsona asexualek aukera gutxiago dute bestelako pertsonak bere identitatearekin irekiagoak izateko, izan lagun taldeak edo familia.
Txostenaren arabera pertsona asexualen %5,7 baino ez direla irekiak bere identitatearekin. Gainera, soilik lautik batek (%26,3) izan dituzte esperientzia positiboak, behin euren identitatea garbiki erakutsita euren lagun talde eta familiaren aurrean.
Ikerketaren beste estatistika batek erakusten du pertsona asexualak euren identitatea esatera gutxien ausartzen diren kolektiboa direla, besteen erreakzio negatiboen beldurrez. Lan ingurunean, galdetegia pasa zitzaien asexualen ia erdiak (%49) aipatu zuten ez zutela ezer komentatu euren lankideen artean. Kopuru hori askoz ere urriagoa da LGTB kolektiboko galdetegia pasa zitzaien beste pertsonen artean (%18).
Mediku arloan, txostenak aurkitu duenaren arabera, pertsona asexualen erdiak ez die osasun langileen bere asexualitatearen berri ematen, laurden bat (%24,3) erreakzio txarren beldur dira eta %8,4ak aurretik esperientzia negatiboa pairatu du. Izan ere, askotan euren asexualitatea buru osasuneko arazo bezala ebaluatzen da.
