Armairu bat azterketetan negar egiteko

Armairu bat azterketetan negar egiteko AEBetako unibertsitate batean azterketa garaian negar egiteko espazio bat jarri dute; instalazioak polemika sortu du. Zer iruditzen zaizue? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/armairu-bat-azterketetan-negar-egiteko/@@download/image/sec_9209984.jpg
2018/04/30
berria
AEBetako unibertsitate batean azterketa garaian negar egiteko espazio bat jarri dute; instalazioak polemika sortu du. Zer iruditzen zaizue?
Armairu bat azterketetan negar egiteko

Utahko unibertsitatean (AEBak) ikasle batek azterketa garaian negar egiteko armairu bat jarri du. Nemo Miller izena du ikasleak, eta arte ederrak egiten dabil. Bere obra, Cry Closet, azterketan estresa eta antsietatea askatzeko leku bat behar duten ikalseentzat espazio segurua izateko egina da; iluna da eta panpinak zein bestelako elementu lasaigarriak daude bertan. Dena den, obra ez zaie guztiei gustatu.

 

 

Gehienez 10 minutu egon daiteke bat armairuan sartuta, eta bertan, antsietatea eta beldurrak astintzeko egin beharrekoa egin daiteke; negar, oihukatu, isilik eta ilunpean egon... batzuek ondo hartu dute Millerren proposamena, baina badira armairuan sartzea ahultasun moduan ikusten dutenak ere. Eta zuek, erabiliko zenuteke negar egiteko armairua?

 

so my school installed a cry closet in the library LMFAOOOOOOOOO what is higher education pic.twitter.com/6rGcJv9qjr

— jacks (@aJackieLarsen) 2018(e)ko apirilaren 24(a)