Arkupehotsak egitasmorako musikari gazteak aukeratu dituzte

Arkupehotsak egitasmorako musikari gazteak aukeratu dituzte Maialen Aristegi, Biken Larrañaga, Eneritz Beraetxe eta Lorea Zulaikak sormen egonaldia egingo dute eta kontzertu bana eskainiko dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/arkupehotsak-egitasmorako-musikari-gazteak-aukeratu-dituzte/@@download/image/arkupehotsak abian.JPG
2022/11/21

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Maialen Aristegi, Biken Larrañaga, Eneritz Beraetxe eta Lorea Zulaikak sormen egonaldia egingo dute eta kontzertu bana eskainiko dute.
Arkupehotsak egitasmorako musikari gazteak aukeratu dituzte

Abian da jada Arkupehotsak ekimenaren edizio berritua. Sortzaile berriei jardunerako tresnak eskaintzea, inguruko sortzaileak balioan jartzea eta belaunaldi berriei plaza bat ematea dira proiektuaren xedeak.

Maialen Aristegi, Biken Larrañaga, Eneritz Beraetxe eta Lorea Zulaika musikari gazteek hartuko dute parte Dinamoan egingo duten sormen egonaldian. Eñaut Gaztañagaren formakuntza teknikoa eta Gartxot Unsain, Tomas Lizarazu eta Olatz Salvadorren bidelaguntza artistikoa jasoko dituzte, besteak beste. Gainera, musikari gazte bakoitzak kontzertu bana eskainiko du Sanagustin kulturgunean, bidelagunen parte-hartzearekin.

Ekimenaren antolatzaileek azaldu dutenez, "Dinamoa sormen guneko Soinuaren Eremuko ateak irekiko dira lehen aldiz. Sormen egonaldien bidez, esperientzia osoago bat eskainiko zaie musikari gazteei: musika sortu, ikasi, prestatu eta plazaratzeko aukera bat.  Doinu berrien plaza ez ezik, laborategia, ikasteko eta esperimentatzeko espazioa izango da Arkupehotsak".

Azpeitiko Kulturaz kooperatibak abian jarritako Arkupehotsak proiektua 2017an sortu zen eta laugarren edizioa izango du hau. Dozenaka taldek jo dute Sanagustingo arkupeko oholtza eta Kulturaz kooperatibaren jarduna bera ere zabaldu egin da azken urteotan, ekitaldiez gain, sormen eta transmisio proiektu ugari garatzen baitira.